Jaso Ikastolaren 'Sutan' musikala Baluarten aurkeztuko da datorren astean

2022ko, urriaren 3a


Jaso Ikastolak Sutan musikala Baluarteko Areto Nagusian taularatuko du urriaren 11n, arratsaldeko 18:00etan. Ikastolak abiarazi duen hamargarren ikuskizun honek inspirazio iturri ditu Clara Lemlich eta hark bultzatutako “alkandora-egileen greba”, emakumeen langile borrokaren hazi izan zena. Hori guztia emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eta gizon eta emakumeen arteko aldeak agerian ikusarazteko helburuarekin. Nobedade gisa, aurten protagonista gazteen -Jaso Ikastolako DBHko ikasleak- interpretazioari, kantuari, dantzari eta akrobaziei Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika gehituko zaie, hala nola gaintituluak gaztelaniaz. 

Sutan
 musikalerako sarrerak 15 eurotan www.baluarte.com webgunean eta auditorioko leihatiletan eros daitezke.

Ikastetxeko ikuskizun berri hau STEAM metodologian (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) oinarritutako sormen, ekintzailetza, lan kooperatibo eta autogestioko hezkuntza-programa baten emaitza da. Horren alde egin du Iruñeko ikastola honek, eta urtero garatzen dute ikasleek ikasturte osoan. Proiektu honetan 12 eta 16 urte bitarteko DBHko berrogeita hamar bat ikaslek hartzen dute parte, ikastetxeko irakasleek, gurasoek eta boluntariotza-lanak lagunduta, Imanol Janices (Gorputz Hezkuntzako irakaslea) eta Irantzu Zabaltza (Lehen Hezkuntzako tutorea) zuzendarien zuzendaritzapean.

Jaso Ikastolaren 'Sutan' musikala Baluarten aurkeztuko da datorren astean

BERRIAK BALUARTE

NOSk 'Animalien inauteria' proposatzen du gaur arratsalderako Familia Kontzertuak zikloaren baitan

Perry Sok, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren maisu berriak, ibilbide dibertigarria egingo du Saint-Saëns-en musikan barrena, 18:00etatik aurrera. Sarrerak agortu dira

Areto Nagusiak Pica-Pica taldearen emanaldia hartuko du gaur arratsaldean

Taldeak Nire Etxeko Patioa 17:30ean aurkeztuko du, 2011n Madrilen debutatu zuen musika ikuskizuna 

Iruñeko Sinfoniettak gabonetako kontzertua emango du abenduaren 19an Ganbera Aretoan

Caroline Collierrek zuzenduko du Tchaikovsky: 5. sinfonia izenburua duen emanaldia, 20:00etan

'HORMA' musika elektronikoari buruzko jardunaldien amaiera hartuko du gaur Baluartek

Erol Alkan, Piek, Kreator eta The Bass Valley izango dira eguneko protagonistak 17:00etan hasiko den hitzorduan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak Eguberria kontzertu berezi batekin jasoko dute abenduaren 23an

Perry So maisuak Baluarteko Areto Nagusian zuzenduko duen emanaldirako sarrerak 16 eta 38 euro artean eros daitezke

Ángel Martín Baluarten izango da bihar '103 Noches' bakarrizketarekin

Konfinamendu garaian sortua, umorezko ikuskizuna eskainiko du komikoak 19:00etan Areto Nagusian

Baluarteko atondo nagusiak 'Prostituzioa, Giza Eskubideen aurkako atentatua' erakusketa hartzen du

24 artista plastikoren lanak biltzen dituen erakusketa abenduaren 20ra arte egongo da ikusgai atondo nagusian

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.