Tecalitlángo Vargas Mariachia urriaren 15ean Baluarten kontzertua eskainiko du

2022ko, ekainaren 9a
1897az geroztik Mexikoko herri musikaren erreferentea den Tecalitlango Mariachi Vargasek sortzearen 125. urteurrena ospatzen ari da nazioartean birarekin, eta horren baitan datorren urriaren 15ean (21:30ean) helduko da Baluartera. Vargas Mariachiaren seigarren belaunaldiak, Carlos Martinez musika zuzendaria buru, arrakasta handiak ekarriko ditu Iruñeko auditorioko Areto Nagusira, besteak beste, El son de la negra, Guadalajara, La bikina, Sabes una cosa, El jarabe tapatío, Cielito lindo edo Huapango de Moncayo. Oholtza gainean, Vargas Mariachiarekin batera Iruñeko Orfeoia arituko da; eta emanaldiari hasiera emanez, Los Tenampas nafar mariachi taldea izango da.
 
Gaspar Vargas López maisuak sortutako Mexikoko musika folklorikoaren talde honek mundu osoko eszenatokietan jo du eta sari ugari jaso ditu, Grammy eta Grammy Latinoak barne.
 
Mexikoko musika festa honetarako sarrerak 48€, 53€, 55€ eta 58 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
Tecalitlángo Vargas Mariachia urriaren 15ean Baluarten kontzertua eskainiko du

BERRIAK BALUARTE

Suakai taldeak 'Islak' ikuskizun interaktiboa urriaren 23an Baluarten aurkeztuko du

Areto Nagusian 19:30ean hasiko den murgiltze-proposamen artistiko honetan publikoak zuzenean bere soinu-banda zuzentzeko aukera izango du

Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

Denboraldi Nagusirako eta Nafarroako Orkestra Sinfonikorako abonamenduak beherapen handiekin eskura daitezke

Denboraldia hasteko atzerako kontaketa

Abuztuaren 22an Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusirako eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldirako abonuen salmentarekin hasteko dena prest dugu

Ara Malikian Baluartera itzuliko da urriaren 12an

Jatorri libanoarreko biolinistak The Ara Malikian World Tour biraren baitan joko du Areto Nagusian

Jorge Luengo munduko magia-txapeldunak 'Ensueños' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du azaroaren 12an

Errealitatea eta ametsen mundua nahasten dituen proposamena 19:30ean iritsiko da Areto Nagusira. Sarrerak salgai

David Guaporen umoreak Baluarte barrez beteko du datorren urriaren 9an

Bartzelonako bakarrizketagileak #quenonosfrunjanlafiesta1 ikuskizuna aurkeztuko du Areto Nagusian 19:00etan

Lila Downsek Baluarten kontzertua eskainiko du urriaren 14an

Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle den artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da

Tecalitlángo Vargas Mariachia Baluartera 125 urteurren biraren baitan urrian helduko da

Taldea, "munduko Mariachi Onena" bezala ezaguna, Areto Nagusiko eszenatokira urriaren 15ean igoko da Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.