The English Concert orkestrak Haendelen 'Serse' opera kontzertu bertsioan ekarriko du bihar Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan

2022ko, maiatzaren 19a
Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiak azkenaurreko ikuskizuna ekarriko du Baluartera bihar, arratsaldeko 20:00etan: Georg Friedrich Haendelen Serse opera, kontzertu bertsioan, The English Concert orkestraren eskutik. Britainia Handiko orkestra mundu osoan ezaguna da musika barrokoko eta klasikoko interpretazio inspiratuengatik, eta Harry Bicket titularrak zuzenduko du eta bakarlari-zerrenda nabarmena edukiko du: Emily d’Angelo (Serse), Lucy Crowe (Romilda), Paula Murrihy (Arsamene), Daniela Mack (Amastre), Neal Davies (Ariodate) eta William Dazeley (Elviro). Serse opera hasten duen aria eder-ederra, Ombra mai fu, Haendelen doinu ezagunenetako bat da. 1738an estreinatua, egilearen azken operetako bat da eta alemaniar musikagilearen “mozartianoena”. Satira eta pasioa gurutzatzen dira, gizakiaren sentimen ahulenak erakustea ezaugarri duen trama batean, komedia bat izatera heldu gabe.
 
Sarrerak 24, 34 eta 46 eurotan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 7, 10 eta 14 eurotan eskuratu ahal dituzte, soilik txartel-leihatilan.
The English Concert orkestrak Haendelen 'Serse' opera kontzertu bertsioan ekarriko du bihar Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan

BERRIAK BALUARTE

Sanferminetan Baluarteko txartel-leihatila 20:00etatik 23:00etara irekita egongo da

Uztailak 9an, zabalik egongo da baita goizez ere, eta hilak 18tik aurrera goizeko ordutegia berreskuratuko du

Baluarteko terrazak RoofTop Cinema zikloa uztailan hartuko du bederatzigarren urtez

Lau road movie proiektatuko dira jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin, 22:15ean Baluarten. Sarrerak 6 eurotan eskura daitezke eta abonuak, 20 eurotan

Film Symphony Orchestra Baluartera 2023ko ekainaren 3an bueltatuko da

FSOk Krypton aurkeztuko du, heroi eta superheroien filmen musika onenarekin, Baluarteko Areto Nagusian. Sarrerak, 42 eta 58 euro bitartean

Baluartek San Fermin Kantu Zaharren Bazkaria hartuko du datorren astean

Uztailak 9an izango den tradiziozko euskal festa honetan bazkaria egongo da eta ondoren mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte

Hedabideek Sanferminetan erreferentzia-puntua dute Baluarten

Nazioarteko Prentsa Bulegoak Nafarroako, nazioarteko eta atzerriko hedabideen beharrei erantzuna ematen die ekainaren 29tik uztailaren 15era Baluarteko Prentsa Aretoan

Angel Martinek '103 Noches' bakarrizketa Iruñeko auditorioan azaroaren 27an aurkeztuko du

Konfinamendu garaian sortua, umorezko ikuskizuna Baluarten eskainiko du komikoak 19:00etan

'Turrillas Sinfónico' ikuskizuna datorren astean helduko da Baluartera Sanferminen gelaurre bezala

Musika emanaldia uztailaren 4an izango da, 20:00etan, Sinfonía Navarra eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik

Baluarte Fundazioaren 2022-2023 Denboraldi Nagusiko abonu eta sarreren salmenta egitaraua eta prezioak

Egitarauak musika klasikoa, lirika eta dantza 9 izenburu eskainiko ditu Baluarten, urriak 20tik maiatzaren 5era

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.