¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
23 apirila, ostirala 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Promociones Musicales Get In

Derby Motoreta’s Burrito Kachimba


KONTZERTUA EKAINAREN 4RA ATZERATZEN DA
 
COVID-19ren hedapena dela-eta Nafarroako Gobernuak ezarritako edukiera murrizketen ondorioz, Derby Motoreta’s Burrito Kachimba taldearen kontzertua atzeratzea erabaki du Promociones Musicales Get In sustatzaileak, zehazki ekainaren 4ra. Txartelak data berrirako balio dute. Halere, emanaldi berrira joan ezin duenak sarreraren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal du. Sarrerak internet bidez eskuratu zituztenek administracion@baluarte.com helbidera email bat bidali beharko dute eserlekuen kokalekua adieraziz. Baluarteko leihatiletan erositako sarreren kasuan, txarteldegian bertan sarrerak erakutsiz.

 
Bandcamp-en (musikarientzat sare soziala eta artisten nahiz bere diskoen sustapenerako plataforma) ozta-ozta bi singlerekin, Derby Motoreta’s Burrito Kachimba taldeak Estatuko industria diskografikoan eragin handiko pertsonen arreta erakartzea lortu zuen. Triana, Pink Floyd edo King Gizzard & The Lizard Wizard-en eragina duen Sevillako taldeak flamenkoa, psikodelia, punk eta rock musika bere abestietan elkartzen ditu. Baluarten Hilo negro bere hurrengo diskoaren abestiak aurkeztuko ditu, hala nola aurreko laneko kantak ere.
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información