Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musikala
22 iraila, asteazkena 20:00etan. Areto Nagusia
Antolatzailea: Letsgo Company

El Guardaespaldas

 
IKUSKIZUNA BERTAN BEHERA GERATU DA
 
irailaren 22tik 26ra Baluarten iragarritako El Guardaespaldas musikalaren zazpi emanaldiak bertan behera uztea erabaki du LETSGO ekoizleak "urte eta erdiko geldialdiaren ondoren irailerako aurreprodukziori aurre egin ezinagatik". Sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez eskuratu ahal da: internet bidez eskuratu zutenek administracion@baluarte.com helbidera email bat bidali beharko dute eserlekuen kokalekua adieraziz, hala nola banku-kontuaren zenbakia (IBAN-a 2 letra eta 22 digitu) eta horren jabearen izen-deiturak adieraziz. Baluarteko leihatiletan erositako sarreren kasuan, txarteldegian bertan sarrerak erakutsiz. 

 
Londresko West End-en egonaldi arrakastatsuaren ostean, El guardaespaldas musikala biran dago Espainiatik. Kevin Costner eta Whitney Houston protagonista izan zituen izen bereko (euskaraz Bizkartzaina) filman oinarrituta, musikal honek Rachel Marron pop superizar handiaren historia biltzen du: dei anonimo eta mehatxagarriak jasotzen hasiko da eta, ondorioz, segurtasunean aditua den Frank Farmer bizkartzain kontratatuko du. Pixkanaka elkarren artean maitasuna sortuko da... Baluarteko emanaldietan Octavi Pujades (Frank) eta Chanel Terrero y Khaoula Bouchkhi (Rachel) izango ditu protagonistak. Ez dira faltako I Will Always Love You abesti gogoandarria -kanta hura emakumezko baten singlerik salduena izan zen-, edo I wanna dance with somebody, Run to you eta I have nothing kantak. 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.