¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
'KlasikAT'
20 urria, asteazkena 19:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Euskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestra eta Kalakan

Zuzendaria: Juan José Ocón


Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek bat egin dute euskal musika tradizionala bildu eta zabaltzea helburu duen proiektu batean, bi hanka nagusi dituena: batetik, hamabi kanta barne hartuko dituen eta Elkar diskoetxeak urrian argitaratuko duen disko baten grabazioa; eta, bestetik, disko horretan jasotako kantak aurkezteko urri eta azaroan Iruña, Gasteiz, Bilbo, Donibane-Lohizune eta Donostian antolatu den zuzeneko kontzertu-sorta. Proiektu hau ohiko errepertorioetatik kanpoko musika-ekoizpena bideratzeko Euskadiko Orkestraren ‘KlasikAT’ egitasmoaren baitan aurkezten da.


Obrak:
KLKN, Andria alargune, Iruten ari nuzu, Rebeleon, Loriak udan, Bereterretxeren kantoria, Ikusten duzu goizean, Montebideoko berriak, Egun bakea zutaz, Txoria txori, Belatzarenak, Kantuz / Sagarra jo...
 
Juan José Ocón, zuzendaria
Kalakan
Euskadiko Orkestra


SARRERAK 
 
 
OHARRA: Euskadiko Orkestraren abonatuek %25erainoko deskontua izango dute kontzertuen sarreretan (leihatilan).