¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
'Clásica Plus' Nazioarteko Musika Jaialdia
29 uztaila, osteguna 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: 'Clásica Plus' Nazioarteko Musika Jaialdia

Fandangoak eta dantzatzeko beste kontu batzuk

 
Aurtengo edizioko lau artista egoiliarren lehen kontzertu honetan, historiako garai ezberdinetan arrastoa utzi duten lau konpositoreri eskainitako programa kontrastatu bat aurkezten dugu, barrokotik gaur egun arte, karisma handiko lau interprete, haien garaietan izarrak izan zirenak. Errepertorioa biolontxelistak interpretatu eta abestutako armeniar abesti herrikoiekin hasten da, kulturen arteko giza loturaren sinbolo gisa. Biber txekiar jeinu eta Bachen aitzindariarekin jarraituko dugu, bere Sei Sonatas del Rosario lanarekin, eta oraingoan edertasun eta birtuosismo bikaineko biolinerako Passacaglia apartaz gozatuko dugu. Gainera, Piazzolla maisua omenduko dugu,aurten mendeurrena ospatzen duena. Paganiniren No.15 laukoteak ere ez du inor axolagabe utziko, biolak biolinaren ordez bere boterea erakusten baitu, eta Boccheriniren Fandango ospetsua barroko garaiko benetako rock musikaren adibide gisa jarriko dugu.


PROGRAMA

FRANZ BIBER (1644-1704)
Passacaglia sol minorrean (Sonatas del Rosario) biolin solorako
 
NICCOLÒ PAGANINI (1782-1840)
La minor MS. 42 15. laukotea biola, biolin, biolontxelo eta gitarrarako
   Maestoso
   Minuettto a canone : Andantino
   Recitativo : Andante sostenuto con sentimento
   Adagio cantabile
   Rondo : Allegretto
 
GASPAR CASSADÓ (1897-1966)
Biolontxelo solorako Suitea
   Preludio-Fantasía
   Sardana
   Intermezzo e Danza finale
 
LUIGI BOCCHERINI (1743-1805)
Re Maior 4. Kinteto “Fandango” G.448 bi biolin, biola, biolontxelo eta gitarrarako
   Pastorale
   Allegro Maestoso
   Grave Assai
   Fandango
 
 
LINA TUR BONET, biolina | biolin barrokoa
ANA MARÍA VALDERRAMA, biolina
ISABEL VILLANUEVA, biola
FERMÍN VILLANUEVA, biolontxeloa
RAFAEL AGUIRRE, gitarra
ANA MORALES, flamenko-dantzaria (gonbidatu berezia)
 
 
IRAUPENA: 60 MINUTU

PREZIOAK
19€


Gazte-Txartelarekin, %50eko beherapena


Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información