Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
RoofTop Cinema 2021
15 uztaila, osteguna 22:15etan. Besteak
Antolatzailea: Nafarroako Filmoteka Baluarte/NICDO Nafarroako Gobernua

Hulot jaunaren oporrak (Les vacances de M. Hulot, 1953)

Udako oporrak
 
Zuzendaritza: Jacques Tati
Gidoia: Jacques Tati, Henri Marquet
Argakiak:  Jacques Mercanton, Jean Mousselle (Z/B)
Musika: Alain Romans
Antzezleak: Jacques Tati, Nathalie Pascaud, Michèlle Rolla, Valentine Camax, Louis Perrault, André Dubois.
Iraupena: 95 min. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin

Atlantikoko kostaldeko bainuetxe batean, udatiarrak ez dira gai hiriko ohiko ohiturak alde batera uzteko, Hulot jauna bere traste zaharrean iritsi arte. Akabo udako lasaitasuna. Haurren gozamenerako, Hulotek opor ahaztezinak eskainiko dizkie hoteleko ostalariei.
 
Nazioarteko kritikak Jacques Tati zinemagile ospetsuaren komedia famatuentzat jo zuen. Errealizadorearen alter ego-a protagonista duen filma, distiraz eta freskotasunez betea. Gidoi onenaren Oscar sarirako izendatu zuten 1956an, eta Urrezko Palmarako Cannesko zinemaldian, 1953an. 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar informacin estadstica sobre su navegacin. Si contina navegando, consideramos que acepta su uso. Ms informacin