¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
21-22 Baluarte Cámara Programa
18 maiatza, asteazkena 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Napoliar Kontzertuak

La Ritirata eta Josetxu Obregón

Conciertos Napolitanos txirula eztirako, biolontxelorako eta klabezinerako Napoliko kontzertu nabarmenenetako batzuen hautaketan ardaztuta dago; Napoliko eskolaren musika-goraldi handieneko garaian ondutakoetan, hain zuzen. Aukeratutako egileen artean musikagile barroko esanguratsuak daude, hala nola: Alessandro Scarlatti, Errege Kaperako maisua; Francesco Mancini organista eta maisuordea, titular moduan aurreneko horren ordez aritu zena; Nicola Fiorenza, kapera berbereko kidea; Francesco Durante, Scarlattiren dizipulua eta musikarien zenbait belaunaldiren mentorea; Nicola Porpora, Farinelli eta beste abeslari nabarmen batzuen kantu-maisua; eta Francesco Barbella biolinista eta irakaslea. La Ritirata taldeak, Josetxu Obregón biolontxelo-jotzailearen zuzendaritzapean, eskuz idatzitako eta inprimatutako iturrien azterketa musikologiko zehatza egin eta gero, garaiko instrumentu historikoak erabiltzen ditu emanaldietan, bere garaian musikagileek, jotzaileek eta entzuleek ezagutu zituzten moduan entzun ahal izateko lan hauek
 

Scarlatti, Porpora, Fiorenza eta Manciniren lanak
 
 
La Ritirata
Josetxu Obregón, biolontxelo-jotzailea eta zuzendaria

PREZIOAK
18€/6€ (carné joven)


ABONAMENDUA (4 kontzertu): 58€