Lr
1
Ig
2
Az
5
Og
6
Al
10
Ar
11
Az
12
Ol
14
Al
24
Ig
30
Al
31
Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
SantasPascuas Jaialdia
4 urtarrila, asteartea 20:00etan. Areto Nagusia
Antolatzailea: SantasPascuas Elkartea

Natalia Lacunza

 
COVID ZIURTAGIRIA ESKATUKO DA

 
Iruñean kultur-ekitaldi berri bat izanteko jaio zen SantasPascuas Jaialdia duela sei urte: neguko jaialdi bat hiriaren erdigunean, eguberrietarako proposamen berri bat eseri eta musika beste era batetara gozatzeko. Estatuko pop-rock talde onentsuenetako batzuekin batera, goraka datozen talde berriagoak ere izango ditu jaialdiak, beti ere kalitatearen aldeko apustuari eutsiz. Edizio berri honetan, SantasPascuas jaialdiak hitzordu ezberdinak aurkeztuko ditu Baluarten, haien artean Natalia Lacunzaren kontzertua.

NATALIA LACUNZA
Natalia Lacunza (Iruñea, 1999) abeslaria, konpositorea eta interpretea da, baina ezin da ezer alderatu daukan gauza garrantzitsuenarekin: bere etorkizunarekin, alegia. Hautsi egin du arrakastaren estigma, baita Operación Triunfo bezalako saio batean gailentzearen esanahia ere, eta bere musika, erreferentziak, eta abestiak ulertzeko modua aurkezpen-txartel bihurtu ditu.
 
Azken bi urteetan, bedroom pop, RnB edota soul musiken influentzia izan du inguruan, baina pop bokazio nabaria ahaztu gabe: Nana triste arrakastatsuarekin agertu zen jendaurrean lehen aldiz (Guitarricadelafuenteren entzule talde zabalaren aurrean aurkeztutako abestia), eta 2019a “ep 2” lanarekin amaitu zuen (abesti minimalistagoekin osatutako bilduma, beste artista batzuekin elkarlanean eginak, hala nola Morirekin eta Bronquiorekin). Talentua etengabe bilatzea izan da bere estiloa eta izaera eraikitzen lagundu dion elementu nagusia: Sen Senra, Marem Ladson eta Guitarricadelafuente fenomenoa, noski. Halaber, baliteke Natalia Lacunza bere belaunaldiko A&R garrantzitsuena izatea. Hori dena, bereak diren eta oso gutxiren esku dauden konposizioekin batera.
 
2020an, zorigaiztoko urtean, jendaurrean agertu zen azkenean, zuzenekoan, bere bi lehenengo EPen itzulia osatzeko; bi horiek dira mugarik ez daukan ibilbidearen benetako abiapuntua.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.