Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
2020-2021 Baluarte Txiki Programa
17 apirila, larunbata 18:30etan. Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Nire bihotzeko ipuin koxkorrak (euskaraz)

Haur-kontzertu eszenikoa
 
Beren artean oso desberdinak diren bost animalia –zezen baketsu bat, suge bakarti bat, izurde dantzari bat, lan egiteaz nazkatuta dagoen inurri bat eta tigre triste bat–dira Baluarte Txiki zikloko azken hitzordu honetako protagonistak. Denek lortuko dute beren arazoak konpontzea, lagunen laguntzari edo beregan duten konfiantzari esker. Animalia hauen istorioa kontalari batek eta bost musikarik ekarriko digute. Musikariek beren hari-instrumentuak aurkeztuko dizkiote publikoari, eta tresna horiek beren tinbreari edo tamainari izendatutako topikoetatik urrun dauden rolak hartuko dituzte, gogora ekartzearen ahalmenean eta musika-pieza bakoitzaren deskribapen-gaitasunean arreta jarrita.
 
Testuak: Ana Hernández-Sanchiz eta Munro Leaf
 
Anna Radomska, biolina
Cristian Ifrim, biola
David Johnstone, biolontxeloa
Piotr Piotrowski, kontrabaxua
Alicia Griffiths, harpa
 
PROGRAMA
 
Ferdinand, A. Ridout (biolina)
Alone, G. Sollima (biolontxeloa)
Fire Dance, D. Watkins (harpa)
Motivy, E. Tabakov (kontrabaxua)
Pastorale und Gavotte, H. Ritter (biola eta laukotea; mold. S. Belonogov)
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar informacin estadstica sobre su navegacin. Si contina navegando, consideramos que acepta su uso. Ms informacin