¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
Genero beltzeko jaialdia. 'God save the noir'
29 maiatza, larunbata 12:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte

Pamplona Negra


Britainia Handia izango da Pamplona Negra jaialdiaren zazpigarren edizio honetako herrialde gonbidatua. Jaialdiak, hain zuzen, ohiz kanpoko eran, egunak aldatu ditu eta maiatzaren 24a eta 29a artean egingo da. Jack Errai-ateratzailea, Sherlock Holmes eta James Bond izango dira jaialdiko gonbidatuetako batzuk; inoiz baino atsegin gehiago emateko eta literatura- eta zinematografia-fikzioaren noir aldean sartzeko erronkarekin heldu zaigun jaialdi honetan, ikus-entzuleei ahalik eta programazio onena eskaintze aldera. Detektibe pribatuek, grafologiaren garrantziak, beste garai batzuetako hiltzaileek eta krimen harrigarrienek espazioa partekatuko dute true crimen-arekin eta benetako kasuen analisiarekin. Jakina, literaturako izen handiak egongo dira, ahots berriak eta apustu sendoak noir arloan, eta bai literatura-sorkuntzako lantegiak ere, gaztelaniaz eta euskaraz. Zinemak ere bere tokia izango du, Britainia Handiko zinemako bi izenburu handiren proiekzioarekin eta kritika zinematografikoko ahots ospetsuenetako baten bisitarekin. Eta, gainera, Iruñeko eta Iruñerriko liburutegiek eta Iruñeko Liburu Azokak inork galdu ezin dituen lantegiak, mintzaldiak eta mahai-inguruak hartuko dituzte.


EGITARAUA MAIATZAK 29

12:00 Komiki tailerra gazteentzat

Juanfer Brionesen eskutik
BULEVAR ARETOA. DOAKO IZEN-EMATEA (edukiera, 15)

12:00 Liburu-Azoka
Dos formas de entender la novela negra. Con Manel Loureiro eta Elia Barceló
Aurkezlea: Susana Rodriguez Lezaun
GAZTELUKO PLAZA

18:00 Kafea Manel Loureirorekin eta Mónica Rouanet-ekin 
DOAKO SARRERA (aretoa bete arte)
 
 
19:15 Agurra

20:00 Jazzy Leap - Live and Let Die!
Jazzy Leap taldearen eskutik. Encantando Denboraldiaren baitan
SARRERAK: 10€

 
Informazio gehiago: WWW.PAMPLONANEGRA.COM
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información