Lr
1
Ig
2
Az
5
Og
6
Al
10
Ar
11
Az
12
Ol
14
Al
24
Ig
30
Al
31
¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
Genero beltzeko jaialdia. 'C'era una volta... Il giallo'
20 urtarrila, osteguna 16:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: NICDO - Baluarte eta Nafarroako Filmoteca

Pamplona Negra


Begiak atzera jiratzeko unea iritsi da. Zortzigarren edizio honetan, Pamplona Negra jaialdiak eleberri beltzaren historian denboran zeharko bidaia egiteko asmoa hartu du, hardboiled puruenaren orrialde gogorretan hasi eta ahots berritzaileenetara eta egungoetara iristeko. Baluarteko agertokian, Espainiako eleberri beltzaren gurasoak izango ditugu, egun arrakasta handiena duten egileetako batzuk eta argitaletxeen zurrunbiloan bidea egiteko borrokatzen ari diren etorkizun handiko idazleak. Eta hori guztia, Italia gure herrialde gonbidatuaren ohorez horiz tindatutako edizio batean. Italiako eta nazioarteko genero beltzeko nobelagile onenetako hiru gure artean izango dira, eta Mediterraneoko herrialde hori, gainera, arratsalde bakoitzeko zinematografia-programazioaren protagonista izango da. Hain zuzen ere, zinemak eta sailek gidatuko dute 2022ko Krimena taula gainean, fikzioa eta errealitatea aurrez aurre jarriz, aditu onenen eskutik. Tentsioa, ezustekoa eta dibulgazio onena ziurtatuta daude. Horrez gain, literatura-sorkuntzako tailerrak izango dira, gaztelaniaz eta euskaraz, antzerti-forma emandako ibilbideak, irakurketa-taldeak, mintzaldiak liburutegietan eta gure hitzordu gastronomikoa. 


EGITARAUA URTARRILAK 20
 
16:00 Eleberri Beltzaren eta Kriminologiaren Tailerra (gaztelaniaz)
Álex Martín Escribáren eskutik. Los híbridos de la novela negra.
GOLA ARETOA. IZEN-EMATEA (20€)
   IKASTARO OSOA 3 egun (50€)
 
18:00 Mahai-ingurua. Mediterranía
Massimo Carlotto eta Carlos Zanón
Moderatzailea: Álex Martín Escribà
DOAKO SARRERA (aretoa bete arte)
 
19:05 El crimen a escena
You
Bruno Pérez Juncáren eskutik
DOAKO SARRERA (aretoa bete arte)
 
20:00 Zinema Beltza
Cadaveri eccellenti filma proiektatuko da (Francesco Rosi, 1976). JBGA
SARRERAK: 3€
 
 
Informazio gehiago: WWW.PAMPLONANEGRA.COM

 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.