¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
1521 inguruko gorteko abesti eta dantzak
27 azaroa, larunbata 19:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia

Secretvm - 'La morte de la ragione'


1521eko Noaingo batailaren bosgarren mendeurrena eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egiten den Guerra erakusketa dela eta, Secretvm taldeak Errenazimentuko musika duen proposamen bat aurkeztu du. Secretvm 2013an jaio zen, Ensemble Durendal disolbatuaren ekimenez, eta honako hauek osatzen dute: Sergio Barcellona, Iñigo Casalí, Paulino García, Sorkunde Idigoras, Jesús Fernández eta Maurizio Piantelli. Taldea hainbat ziklo eta jaialditan egon da, duela gutxi Lizarrako Antzinako Musikaren Astean eta Santanderko Musika Erlijiosoen Zikloan. Moko-txirula, viola da gambak edo laute errenazentista bezalako instrumentuekin bere garaiko musikari garrantzitsuenetako baten lanak interpretatuko dira, Josquin Desprez, hil zeneko bosgarren mendeurrenean, eta baita Antonio de Cabezón, Francisco de la Torre, Francesco da Milano, Juan Vásquez edo Diego Ortiz-en lanak ere.  

 
PROGRAMA
 
Izengabekoa (Italia, s. XV-XVI)
La morte de la ragione Gagliarda “La Traditora”
Josquin des Prez (ca. 1450-1521)
Mille regretz (la canción del Emperador)
L’homme armé
In te Domine speravi
Scaramella
Francisco de la Torre (c. 1460-1505)
Danza alta
 
Francesco da Milano (1497-1543)
La Spagna a due liuti
 
Antonio de Cabezón (1510-1566)
Tres sobre la alta
Izengabekoa (s. XVI) 
Canario
 
Cancionero del Duque de Calabria (s. XVI)
Ay luna que reluces

Garci Sánchez de Badajoz
O desdichado de mí
Falalalán
Juan Vásquez
Si n’os hubiera mirado
 
Diego Ortiz
Recercada VIII

Izengabekoa (Italia, s. XV-XVI)
Pavana de la ragione
El tu tu