AGAOk familia-publikoari zuzendutako 'Un ballo in maschera' operaren egungo egokitzapena Baluarten aurkeztuko du gaur

2022ko, urtarrilaren 22a
Baluarteko Ganbera Aretoak Opera bat kontatzen dizut: Un ballo in maschera familiartean operaz gozatzeko ikuskizun dibertigarria hartuko du gaur, arratsaldeko 18:00etan, Operaren Lagunen Gaiarre Elkarteak antolatuta. Carlos Crookeren dramaturgia eta zuzendaritza eszenikoarekin, ikuskizun didaktiko honek Verdiren jatorrizko opera egungo egoerara eraldatzen du. OLGEko bakarlarien eskutik, haurrek opera generoa modu dibertigarrian ezagutzeko aukera izango dute. Oholtza gainean Lorena Baines sopranoa (Amelia), Julen Jiménez tenorra (Riccardo); Dario Maya baritonoa (Renato), hala nola Carlos Crooke aktore-abeslaria (Óscar/Ulric) eta Rinaldo Zhok piano-jotzailea arituko dira.
 
Sarrerak 8 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web orrian. Gainera, pack familiarra (2 heldu + 2 haur) eskuragai dago, 25 eurotan, soilik leihatilan.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Les Ballets de Monte-Carlok Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusia 'Romeo eta Julieta'-rekin itxiko du gaur

20:00etan taularatuko den Jean Christophe Maillot zuzendariaren koreografiak William Shakespeareren jatorrizko istorioaren ikuspegi berri bat proposatzen du

Jazzy Leapek bere 10. urteurrena kontzertu batekin igandean ospatuko du Baluarten

10 Years of Jazzy Leap izenburupean, Andoni Arcillak zuzentzen duen taldeak bere ibilbidean zehar eskaini dituen 25 monografikoetako bakoitzeko gaiak intepretatuko ditu

Baluartek Enpresa Koruen I. Txapelketaren finala hartuko du larunbatean

Iruñeko Orfeoiak eta Merkataritza Ganberak antolatutako hitzordua 19:00etan hasiko da eta osotara 8 koruk parte hartuko dute 

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak denboraldiko azken programa Baluarten eskainiko du ostegunean

Anna Rakitinaren batutapean eta Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin, emanaldian Taneyev eta Tchaikovskyren obrak interpretatuko ditu

Baluarte Cámarak 'Goldberg Bariazioak' aurkeztuko ditu bihar Benjamin Alard klabezinistaren eskutik

Baluarte Fundazioaren zikloko hirugarren hitzordu honetan, musikari frantziarrak J.S. Bachek idatzitako teklaturako konposizio musikala interpretatuko du

Baluarten salgai daude Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarrerak

Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 23. edizioa uztailaren 15etik 31ra izango da eta txartelak leihatilan eta online bidez eskura daitezke

Baluartek The National taldearen bisita jasoko du larunbatean

Indie rock talde estatubatuarrak 20:00etan eskainiko duen emanaldia europar biraren gelaurre izango da

Noah Gordonen best-seller eleberrian oinarritutako 'Medikua' Baluartera ekainean helduko da musikal bilakatuta

Ekainaren 9tik 12ra lau emanaldi eskainiko dira eta sarrerak 45 eta 65 euro bitartean jada eskura daitezke

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.