BioSpain irailaren 29tik urriaren 1era izango da Baluarten

2021eko, uztailaren 26a

Baluartek BioSpain - Bioteknologiari buruzko Nazioarteko Biltzarra hartuko du irailaren 29tik urriaren 1era. Bioteknologiaren arloan mundu mailan egiten den ekitaldirik garrantzitsuenetako honek bioteknologiaren inguruko berrikuntza guztiak erakutsiko ditu bere hamargarren edizio honetan. Bioenpresen Espainiar Elkartea (ASEBIO)-k, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Garapenerako Elkartea (SODENA)-k antolatu duten Biospain 2021 formatu hibridoan izango da, modu birtualean eta presentzialean. Bertan, nazioko zein nazioarteko sektore bioteknologikoko 1.500 profesional inguru elkartuko ditu: sektoreko aditu, ikertzaile eta enpresa nagusiak. Azokaren helburua sektore bioteknologikoko eragile guztien artean ezagutzak, ideiak eta esperientziak trukatzeko foroa eta negozio-plataforma sortzea da, nazioarteko proiekzioa duten teknologia-transferentziako jardunaldi paraleloen bidez.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

VI. Zinetika Jaialdia Baluartera urriaren 29tik 31ra helduko da

Donostian eta Bilbon ere ospatuko den bideodantza jaialdiak 13 proiekzio, masterclass bat, tailerra, performancea, haur-proiekzioak eta objetu-antzerkia ekarriko ditu gurera

Los Tenampas eta El Mariachi, mexikar gau-jaian protagonistak izango dira urriaren 30ean Baluarten

Vi – Viendo México ikuskizunean Anne Lukin abeslariak eta Iruñeko Orfeoiak parte hartuko dute

ZAZek Baluarten emango duen kontzerturako sarrerak salgai daude jada

Artista frantziarrak Organique Tour aurkeztuko du martxoaren 14an. Txartelak 48 eta 60 eurotan eskura daitezke

ANAIM Club Fest jaialdiak Los Secretos eta Cantajuegos ekarriko ditu Baluartera

Haur-ikuskizunak bi emanaldi eskainiko ditu abenduaren 12an eta madrildar taldearen kontzertua urtarrilaren 7an izango da. Sarrerak salgai daude jada

Russian Classical Ballet konpainiak Baluartera 'Loti Ederra' ekarriko du urtarrilaren 15ean

Dantza konpainiak Tchaikovskyren balleta Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan taularatuko du. Sarrerak salgai daude jada

Baluarte Cámara zikloak Barrokoa amankomunean duten lau ikuskizun ekarriko ditu denboraldi berrian

Kontzertuak maiatzaren 4an, 18an eta 25ean eta ekainaren 1ean Ganbera Aretoan izango dira. Sarrerak salgai daude jada

El Consorcio taldea bere arrakasta handiekin azaroaren 28an helduko da Baluartera

Areto Nagusian arratsaldeko 17:30ean hasiko den emanaldian laukoteak 50 urteko ibilbidearen errepasoa egingo du