Brothers in Band-ek Dire Straits taldeari omenaldia eskainiko dio abenduaren 11n

2021eko, ekainaren 11a
Brothers in Band taldeak On Every Street Tribute Tour 30th Anniversary izenburuko ikuskizuna Baluartera ekarriko du heldu den abenduaren 11n, larunbatarekin, arratsaldeko 20:30ean. Ia 30 urteren ondoren, Nafarroako hiriburuan Dire Straits taldeak 1992ko abuztuaren 31n Iruñean bere azken biraren baitan eman zuen kontzertua birsortuko du Brothers in Band-ek. Zehazki, Mark Knopfler, John Illsley, Phil Palmer, Alan Clark, Guy Fletcher, Chris White, Chris Whitten, Danny Cummings eta Paul Franklin musikariek eskaini zuten gau gogoandarria eszenaratuko dute, eraketa berdinarekin: gitarra bakarlaria, gitarra erritmikoa, baxu elektrikoa, piano-jotzailea, teklista, bateria-jotzailea, perkusionista, saxofoi-jotzailea eta Pedal Steel Guitar berezia. Brothers in Band bederatzi musikarik osatzen dute eta momentu honetan Mark Knopflerren bandari gorazarre egiten dion talderik hoberena da. Sarrerak 32 eta 36 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web orrian.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Errenta-aitorpena Baluarten aurrez aurre egiteko azken eguna da gaur

2020ko Errenta Kanpaina iragan apirilaren 19tik Erakusketa Aretoan egin ahal da aurretiko hitzorduarekin

2021eko Flamenco On Fire Jaialdiak lau kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 26tik 29ra

Emanaldiak hauek izango dira: Niña Pastori (26), Manuel Liñán (27), Pansequito, Antonio Reyes eta Israel Fernández Libertad emanaldian (28) eta Buika (29). Sarrerak jada salgai daude

Baluartek bere edukiera %60ra handitzen du

Nafarroako Gobernuak abiarazitako hedapena dela eta, Baluartek sarrera gehiago jarriko ditu salgai hurrengo hilabeteotan izanen diren ikuskizunetarako

Euskadiko Orkestrak 2021-2022 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Programazio berria gurean irailaren 27an hasi eta ekainaren 6an bukatuko da

Nafarroako Orkestrak 2021/2022 Denboraldi berrian emakumezkoak izango ditu protagonistak

Abonamendu programazioan orkestrak 12 kontzertu eskainiko ditu Baluarten urriaren 7tik maiatzaren 26ra

Baluarte, Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarreren salmenta-puntua

Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 22. edizioa uztailaren 16tik abuztuaren 1era izango da. Txartelak online bidez edo leihatilan bertan eskuratu ahal dira

Baluarte Fundazioaren 2021/22 Denboraldi Nagusiak 11 ikuskizun eskainiko ditu

Urriaren 19tik maiatzaren 24ra garatuko den ikasturte berriaren bi ardatz nagusiak lirika eta dantza izango dira

Kerobiak Baluarten bere 20. urteurrena kontzertu batekin ospatuko du heldu den azaroaren 26an

Talde nafarrak Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan eskainiko du emanaldia

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información