Dani Martínezek Baluarten emanaldi berria eskainiko du azaroaren 20an

2021eko, irailaren 8a
Dani Martínez komikariak Baluarteko Areto Nagusian ¡Ya lo digo yo! ikuskizunaren emanaldi berria eskainiko du heldu den azaroaren 20an, gaueko 22:30ean. Egun berean arratsaldeko 20:00etan programatutako saiorako sarrerak 48 ordutan saldu ostean, bigarren saiorako sarrerak salgai jartzea erabaki dute sustatzaileek. Izan ere, txartelak 18, 20 eta 22 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txarteldegian eta www.baluarte.com web-orrian. 
 
Jende gehienak ez die erreparatzen gai jakin batzuei. Beste batzuez gainetik hitz egiten dugu, xehetasunetan sartu gabe. Horiexek dira Dani Martínezen ikuskizun berriaren protagonistak. ¡Ya lo digo yo! ikuskizun moderno eta berritzailea da, zeinean inprobisazioak %50 osatzen baitu. Dani Martínez gai horietaz arituko da, pantaila handi bat, musika, ikusizko efektuak, imitazioak eta abar lagun dituelarik. 
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Kerobia taldeak Baluarten azaroaren 26an eskainiko duen emanaldirako sarrera gehiago jarri dira salgai

Talde nafarrak bere 20. urteurrena Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan hasiko den kontzertuarekin ospatuko du

Baluartek Arrietaren 'Marina' operari buruzko hitzaldia hartuko du datorren astean

Solasaldia urriaren 19an arratsaldeko 19:00etan hasiko da Baluarteko Gola Aretoan. Sarrera librea da aretoa bete arte

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Baluartera 'Opari ezkutatuak' ekarriko ditu urriaren 28an

Denboraldiko bigarren kontzertua François López-Ferrer maisuak zuzenduko du eta Clara-Jumi Kang biolinistaren partaidetza izango du

Euskadiko Orkestra eta Kalakan Baluarten elkarrekin arituko dira datorren astean

Urriak 20an arratsaldeko 19:30ean hasiko den emanaldian, KlasikAT egitasmoaren baitan euskal tradizioko hamabi kanta barne hartzen dituen diskoa aurkeztuko dute

Baluarte Fundazioak Emilio Arrietaren ‘Marina’ operaren kontzertu bertsioarekin 2021/22 Denboraldiari hasiera emango dio urriaren 19an

Andrea Jiménez eta José Luis Sola nafarrak buru dituen artista-zerrendan ere Borja Quiza, Pablo Ruiz, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Iruñeko Orfeoia eta AGAOren abesbatza lirikoa daude, guztiak Pérez-Sierra maisuaren batutapean

Pastora Solerrek Baluarten emanaldia eskainiko du datorren astean

Abeslari sevillarrak bere bira pertsonalena Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan aurkeztuko du. Sarrerak 39 eta 59 euro bitartean eskura daitezke

Baluartek Piazzollaren omenezko kontzertua hartuko du urriaren 27an

Michel eta Joel Reynoso pianisten eskutik, emanaldian zehar Carlos Ciriza artista nafarrak pintura-lana eratuko du

Jaso Ikastolak ‘Ximur’ musikala Baluarten datorren astean aurkeztuko du

Urriaren 22an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:00etan taularatuko duten ikuskizun honetan Jasoko 39 ikaslek parte hartzen dute