Euskadiko Orkestra eta Kalakan Baluarten elkarrekin arituko dira datorren astean

2021eko, urriaren 13a
Baluarteko Areto Nagusiak Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek elkarrekin eskainiko dituzten bost kontzertuetatik lehenengoa hartuko du heldu den astean, hilak 20an arratsaldeko 19:30ean. Emanaldian bi euskal taldeek Elkar diskoetxepean argitaratuko den eta euskal tradizioko hamabi kanta barne hartzen dituen diskoa aurkeztuko dute. Proiektu hau ohiko errepertorioetatik kanpoko musika-ekoizpena bideratzeko Euskadiko Orkestraren KlasikAT egitasmoaren baitan aurkezten da. Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Bixente Etchegarayek osatzen duten hirukoteak esparru sinfonikora jauzi egin du Euskadiko Orkestraren eskutik eta Juanjo Oconen zuzendaritzapean. Sarrerak 18 eta 25 euro bitartean eskura daitezke. Prezio horren gainean Euskadiko Orkestraren abonatuek %25erainoko deskontua izango dute kontzertuen sarreretan (leihatilan).
 
EUSKAL MUSIKA TRADIZIONALA OINARRI DUEN PROIEKTUA
Kalakan eta Euskadiko Orkestraren arteko elkarlan honen muina euskal musika tradizionala da. Urte luzeetan Kalakan taldeak euskal folklorea berritzen egin duen saiakera mundu klasikoarekin uztartzea da proiektuaren helburu nagusia. 
 
Hirukoteak argitaratu dituen hainbat kanta orkestraren mintzairara ekarri ditu Jagoba Astiazaran konpositoreak, tartean, euskal kantagintzan aski ezagun diren Iruten ari nuzu edo Kantuz. Kalakan taldeak erabili ohi dituen hainbat instrumentu tradizionalek ere presentzia nabarmena dute, txalaparta, txirula edo alboka esaterako, zeintzuk beste instrumentuekin batera orkestran txertatu diren. 
 
Horretaz guztiaz gain, Xalbador bertsolariaren hainbat hitz jaso dira, propio proiektu honetarako sortu diren piezetan, baita Mikel Laboa eta Joxean Artzeren Txoria txori kantaren bertsio guztiz ezberdin bat ere.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Kerobia taldeak Baluarten azaroaren 26an eskainiko duen emanaldirako sarrera gehiago jarri dira salgai

Talde nafarrak bere 20. urteurrena Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan hasiko den kontzertuarekin ospatuko du

Baluartek Arrietaren 'Marina' operari buruzko hitzaldia hartuko du datorren astean

Solasaldia urriaren 19an arratsaldeko 19:00etan hasiko da Baluarteko Gola Aretoan. Sarrera librea da aretoa bete arte

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Baluartera 'Opari ezkutatuak' ekarriko ditu urriaren 28an

Denboraldiko bigarren kontzertua François López-Ferrer maisuak zuzenduko du eta Clara-Jumi Kang biolinistaren partaidetza izango du

Euskadiko Orkestra eta Kalakan Baluarten elkarrekin arituko dira datorren astean

Urriak 20an arratsaldeko 19:30ean hasiko den emanaldian, KlasikAT egitasmoaren baitan euskal tradizioko hamabi kanta barne hartzen dituen diskoa aurkeztuko dute

Baluarte Fundazioak Emilio Arrietaren ‘Marina’ operaren kontzertu bertsioarekin 2021/22 Denboraldiari hasiera emango dio urriaren 19an

Andrea Jiménez eta José Luis Sola nafarrak buru dituen artista-zerrendan ere Borja Quiza, Pablo Ruiz, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Iruñeko Orfeoia eta AGAOren abesbatza lirikoa daude, guztiak Pérez-Sierra maisuaren batutapean

Pastora Solerrek Baluarten emanaldia eskainiko du datorren astean

Abeslari sevillarrak bere bira pertsonalena Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan aurkeztuko du. Sarrerak 39 eta 59 euro bitartean eskura daitezke

Baluartek Piazzollaren omenezko kontzertua hartuko du urriaren 27an

Michel eta Joel Reynoso pianisten eskutik, emanaldian zehar Carlos Ciriza artista nafarrak pintura-lana eratuko du

Jaso Ikastolak ‘Ximur’ musikala Baluarten datorren astean aurkeztuko du

Urriaren 22an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:00etan taularatuko duten ikuskizun honetan Jasoko 39 ikaslek parte hartzen dute