'Oinak hodeietan' programako sarrerak, Baluarteko web-gunean eta txarteldegian salgai

2021eko, uztailaren 22a
Oinak hodeietan programa abuztuaren 5etik 29ra bitartean egingo da, Nafarroako 12 toki berezitan, eta 21 musika-, dantza-, antzerki- eta magia-konpainiak hartuko dute parte. Baluarte Fundazioak eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatu dute zikloa, Nafarroako Arte Eszenikoen elkarteekin eta jarduerak egingo diren toki entitateekin elkarlanean.
 
Oinak hodeietan programaren bigarren edizioak aukera emango du antzerki, zirko, dantza eta magia bezalako proposamen eszenikoetaz gozatzeko honako leku hauetan: Beintza Labaien, Tebasko Gaztelua, Kanonigoen Pasealekua (Orreaga), Espartza, Izal (Zaraitzu Ibarra), Santa Maria del Campo ermita (Nabaskoze), Berbintzana (Arga ibaiaren ertzean), Liedenako Erromatar Hiribildua, Iratxeko Monasterioa, Ablitasko Gaztelua, Fiteroko Monasterioa eta Olletako Haize-errota.
 
Sarrerak Baluarteko leihatilan edo herrietan bertan erosi ahal izango dira ikuskizuna hasi baino ordubete aurretik, 2 euroren truke. Halaber, www.baluarte.com web-gunean eskura daitezke 2,50 euroren truke. 
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak denboraldiaren estreinaldi kontzertua eskainiko du urriaren 1ean Baluarten

Emanaldia doakoa izango da baina aurrez gonbidapena Baluarteko txarteldegian eskuratu beharra dago: NOSko harpidedunak, irailaren 24tik 29ra, eta publiko orokorra, hilak 30ean eta urriak 1ean

BioSpain Bioteknologiaren Nazioarteko 10. Topaketa Baluarten datorren astean ospatuko da

Bioteknologia arloan erreferentzia den hitzordu hau formatu hibridoan izango da eta sektoreko 1.500 profesional inguru bilduko ditu irailaren 29an eta 30ean

Jaso Ikastolak ‘Ximur’ musikala Baluartera ekarriko du urriaren 22an

Euskararen sustapena helburu duen proiektu honetan Ikastolako 39 ikaslek hartu dute parte. Sarrerak, 12 eurotan

Euskadiko Orkestrak Brahmsi eskainitako kontzertuarekin 2021-22 Denboraldiari hasiera emango dio Baluarten datorren astean

Robert Treviño bere zuzendari titularraren batutapean, Brahms Fest emanaldiak irailaren 27an eta urriaren 11n izango dira

Baluarte Txiki zikloa 'Hilos' ikuskizunarekin urriaren 9an hasiko da

17:00etan hasiko den La Rous Teatro konpainiaren antzerkiak 2011n Haurrentzako eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala jaso zuen

Baluarte Fundazioaren eta Nafarroako Orkestraren denboraldiko kontzertu eta ikuskizunetarako edukiera Baluarten handitzen da

33/2021 Foru Aginduaren arabera, aretoak gehienez %75eko edukiera izango du ondoz-ondoko eserlekuekin, CO2 neurgailuak badaude eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa izaten jarraitzen du

'La Granja de Zenón' haur-ikuskizunak Baluartera bi emanaldi ekarriko ditu abenduaren 26an

Etxeko txikienei zuzenduta, ¡Exacto! emanaldia aurkeztuko da arratsaldeko 16:30ean eta 19:00etan Areto Nagusian. Sarrerak salgai daude jada

Paco Ibáñez kantautoreak Baluarten kontzertua emango du azaroaren 5ean

Vivencias emanaldia aurkeztuko du, bere ibilbide artistikoa eta bizitza markatu duten abestietatik bidaia

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información