VI. Zinetika Jaialdia Baluartera urriaren 29tik 31ra helduko da

2021eko, urriaren 19a
Disziplina anitzeko Zinetika Jaialdiaren seigarren edizioa Baluartera helduko da urriaren 29tik 31ra. Dantza, zinema eta teknologiaren arteko harremanak ikertzen dituen hitzordu honek askotariko programa aurkeztuko du gurean, baita Bilbo eta Donostiako egoitzetan. Zehazki, Baluarten honako proposamenak gozatzeko aukera izango du publikoak: 13 bideodantza proiekzio, Hautaketa Ofiziala, Open Screen eta Zinetiks ataletakoak; Gaztefilmfest: Correspondencias desde la frontera tailerraren hiru saio; masterclass eta performance bana; haur-proiekzio saioa; hala nola Andrea Díaz Reboredo egile eta interpretatzailearen M.A.R. izeneko objetu-antzerkiaren taularatzea. Gainera, urriaren 29tik azaroaren 4ra Acqua Alta izeneko instalazioa Baluarteko Atondo Nagusian bisita daiteke.
 
Jaialdia artista eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraikitzen dituen plataforma da, kultur-elkartrukea aberastuz eta sorkuntza hibridoen aldeko apustua egienez.
 
Sarrerak (3€ eta 6€) eta gonbidapenak (doan) Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian eskura daitezke. Edukiera mugatua da. Derrigorrezkoa da musukoa emanaldi osoan erabiltzea.

 
INFORMAZIO GEHIAGO
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Musikaren Sari Nazional Teresa Catalan eta Asier Polo, gaur Euskadiko Orkestraren 9. programan

Emanaldia Baluarteko Areto Nagusian arratsaldeko 19:30ean izango da eta Robert Treviño maisuak zuzenduko du

The National taldeak Baluarten emanaldia eskainiko du datorren astean

Maiatzaren 28an arratsaldeko 20:00etan hasiko den emanaldia taldearen europar biraren gelaurre izango da

The English Concert orkestrak Haendelen 'Serse' opera kontzertu bertsioan ekarriko du bihar Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan

Harry Bicket zuzendariaren batutapean 20:00etan hasiko den emanaldian bakarlari-zerrenda nabarmen batek hartuko du parte

Ganbera Aretoan ‘10 Years of Jazzy Leap’ kontzertua hartuko du datorren astean

Andoni Arcillak zuzentzen duen taldeak, bere ibilbidean zehar eskaini dituen 25 monografikoetako bakoitzeko gaiak intepretatuko ditu

Raquel Andueza soprano nafarrak Haendelen 'Serse' operari buruzko hitzaldia eskainiko du bihar

Solasaldia Gola Aretoan arratsaldeko 19:00etan ospatuko da eta sarrera librea izango da

Expofamilyk hiru egunez Baluarte dibertsioz beteko du

Familiei zuzendutako erakustoki honen laugarren edizioa ostiraletik igandera izango da eta tailerrak, jolas- eta prestakuntza-jarduerak, erakusketa-gunea eta zinema eskainiko ditu

Baluarten salgai daude Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarrerak

Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 23. edizioa uztailaren 15etik 31ra izango da eta txartelak leihatilan eta online bidez eskura daitezke

Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusia Les Ballets de Monte-Carloren 'Romeo eta Julieta'-rekin amaituko da datorren astean

Maiatzaren 4an taularatuko den Jean Christophe Maillot zuzendariaren koreografiak William Shakespeareren jatorrizko istorioaren ikuspegi berri bat proposatzen du

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.