Baluarte Txikik '4 Urtaroak' ikuskizuna urtarrilaren 29an aurkeztuko du

2022ko, urtarrilaren 13a
Baluarteko Areto Nagusiak Baluarte Txiki zikloko hirugarren hitzordua hartuko du heldu den urtarrilaren 29an, larunbatarekin: 4 Urtaroak ikuskizunaren bi emanaldi hain zuzen ere, 17.00etan eta 18:30ean, Fueradeleje Danza taldearen eskutik. Konpainiak eszenaratze abangoardista proposatzen du partitura klasiko baterako, eta bertan txikiak eta handiak dantza garaikidearen arloan sartuko dira. Mugimenduaren bidez eta elementu plastikoekin eta ikus-entzunezko elementuekin jolasten, Vivaldiren Lau Urtaroetako musika hari gidaria izango da dantza-proposamen honetarako, publikoari udaberrira, udara, udazkenera eta negura bidaiatzen laguntzeko sentipen desberdinak eragiteko xedearekin. Oholtzan Itxaso Etxepeteleku, Paula Fortún, Virginia Oroz eta Iñaki Fortún egongo dira.
 
Ikuskizunak 50 minutuko iraupena izango du eta 4 urtetik gorako umeentzat gomendatuta dago. Sarrerak 8 eurotan ohiko kanaletan eskuratu ahal izango dira: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, 4 sarrera-sortak ere salduko dira, 25 eurotan, soilik txarteldegian. 
 
Baluarte Txiki zikloko hurrengo hitzorduak hauek izango dira: Musicando cine / Zinema musikatuz (ots. 12, gazt-eu), Kl’aa tu canción (mar. 26) eta ROUTE 6.6 (api. 30, gazt-eu).
Baluarte Txikik '4 Urtaroak' ikuskizuna urtarrilaren 29an aurkeztuko du

BERRIAK BALUARTE

Jaso Ikastolak 'TE-4000 Hegaldian' musikala ekarriko du Baluartera urriaren 11n

Ikastetxeko hamaikagarren musikalak autismoa du ardatz eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du

Baluartek San Ferminetako Kantu Jaia hartuko du uztailaren 8an

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria zazpigarrenez ospatuko da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 65 eurotan eskura daitezke

Euskadiko Orkestrak gaur denboraldiko azken kontzertua eskainiko du Baluarten

Arratsaldeko 19:30ean hasiko den emanaldian Yulianna Avdeeva piano-jotzailea izango da protagonista

Baluarteko Terrazatik Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa ikusteko sarrerak salgai daude

Eraikinaren hirugarren solairuan dagoen terrazara sartzeko sarrerak 22€ balio du, eta 20 pertsonatik gorako taldeentzako sarrerak, 18€. Mugikortasun murriztua duten pertsonek eremu erreserbatua izango dute Baluarteko terrazan

Adinekoentzako arretaren etorkizuna eztabaidagai Baluarten asteazkenetik ostiralera

Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen SEGG23 Biltzarrak nazioko eta nazioarteko 120 hizlari baino gehiago bilduko ditu   

X. Flamenco on Fire Jaialdiak bost Kontzertu Handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 23tik 27ra

Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada: Una historia del cantaor flamenco (23), Tomatito (24), Eva Yerbabuena (25), Alzapúa (26) eta Estrella Morente (27)

Euskadiko Orkestrak 2023-2024 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Iruñean urriaren 3tik ekainaren 4ra bitartean garatuko den programazio berriak sortu eta eraldatzen duen gizakiarengan jarri nahi du arreta

San Fermin Sinfonikoa 'ikuskizuna uztailaren 2an iritsiko da Baluartera, jaien atariko

Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren, Nafarroako Sinfoniaren, 60 ahotsen eta Erraldoi eta Dantzarien Konpartsa baten, dantzarien eta jotarien eskutik

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.