Nafarroako Orkestra Sinfonikoak emakumeen presentziaren aldeko apustua egiten du berriz ere 22-23 denboraldian

2022ko, abuztuaren 18a
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak (NOS) 2022/2023 denboraldi berriaren baitan 12 ziklo kontzertu eskainiko ditu Baluarten irailaren 29tik ekainaren 1era bitartean. Programazioak Perry So zuzendari artistiko eta titular berriaren hasiera adierazten du, Iruñeko Abonamenduaren hamabi kontzertuetatik bost zuzenduko dituela. Lehenengoak, Noche de brujas/Sorgin gaua izenekoak, Beatriz Arzamendi (1961*) musikagile gipuzkoarraren Sorginen soinua orkestra-lanaren erabateko estreinaldia eskainiko du, SGAE Fundazioaren eta AEOSen enkarguz.
 
Berdintasuna eta feminizazioa dira Baluarte Fundazioaren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren leitmotivetako bat, eta, hala, nabarmentzekoa da nazioko eta nazioarteko orkestra-interprete eta -zuzendari ugari daudela kartelean: besteak beste, Sabine Meyer klarinete jotzailea (10. abonua), Akiko Suwanai biolinista (2. abonua) edo Shi-Yeon Sung (2. abonua), JoAnn Falletta (6. abonua) edo Alondra de la Parra (4. abonua) maisuak. Azkeneko hau ondoz-ondoko bigarren urtez NOSrekin batera arituko da, oraingoan The Silence of Sound clown eta orkestrarako multimedia ikuskizuna Europan estreinatuz.
 
Era berean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak sorkuntza-musika berriaren eta konpositore handien programazioaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, errepertorioa zabaltzeko eta nazioarteko orkestra handiekin lerrokatzeko. Hala erakusten dute Florence Price -Etiopiaren itzala Amerikan-, Sofia Gubaidulina -Fairytale Poem- eta Unsuk Chin -subito con forza- konpositoreen obrek, Jukka Tiensu finlandiarraren Teoton sheng eta orkestrarako kontzertuaren soinu iradokitzaileek edo ekainerako aurreikusitako ikus-entzunezko musikako kontzertu batek.
 
Sarrera solteek 15, 26 eta 32 euro balio dute, eta 18 urtetik beherakoentzat, 12€, 21€ eta 26€, eta irailaren 8tik aurrera erosi ahal izango dira www.baluarte.com webgunean eta Baluarteko leihatilan. Orkestraren Abonamendu osoak (12 kontzertu) 250€, 200€ eta 120€ balio du, eta abuztuaren 22tik aurrera eros daiteke. Gainera, egun horretatik aurrera, eta ikasturte honetako nobedade gisa, 18 urtetik beherakoentzat Gazte Abonua jarriko da salgai, 99 euroko prezioan.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak emakumeen presentziaren aldeko apustua egiten du berriz ere 22-23 denboraldian

BERRIAK BALUARTE

Iruñeko 72-22 Topaketak Baluarten hasiko dira ostiral honetan

Lehenengo eguneko programazioan performance bat eta Victor Kossakovsky eta Sergei Loznitsaren arteko elkarrizketa bat izango dira, baita tailerraren lehen saioa ere Graciela Iturbiderekin

Guitarricadelafuentek 'La Cantera 2022' ekarriko du Baluartera azaroaren 25ean

Artistak bere lehen albumeko abestiak Areto Nagusian aurkeztuko ditu, arratsaldeko 20:30ean. Sarrerak salgai daude jada

Baluartek David Guaporen '#quenonosfrunjanlafiesta1' emanaldia igandean hartuko du

Emanaldirako sarrerak 20 eurotan Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com webgunean eskura daitezke

'Inpresionistak' erakusketa murgiltzailea Baluartera iritsiko da urriaren 28tik urtarrilaren 15era

Harresiaren Aretoak Inpresionismoko hamar artista garrantzitsuenen lanak hartuko ditu, hau da, Monet, Renoir, Van Gogh, Cézanne, Manet, Gauguin, Morisot, Degas, Pisarro eta Toulouse-Lautrecenak

Baluarte Txikiren seigarren edizioa 'MiraMiró' ikuskizunarekin datorren astean hasiko da

Baal Dansa Konpainiaren eskutik datorren dantza garaikidearen eta bideo animazioaren proposamena Joan Miró-ren unibertsoan sortu zen

Minimusic zikloak 'I love Rock and Roll 2' ikuskizuna datorren astean Baluarten aurkeztuko du

Familiartean rock musikaz gozatzeko kontzertu eta ipuin-kontaketa hau urriak 8an arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango da

Mariachi Vargas de Tecalitlanek Baluarten kontzertua emango du urriaren 15ean

"Munduko Mariachi Onena" bezala ezaguna den taldea bere 125 urteurren biraren baitan helduko da Areto Nagusira Iruñeko Orfeoiaren partaidetzarekin

Jaso Ikastolak feminismoari eta berdintasunari eskainitako 'Sutan' musikala estreinatuko du urriaren 11n

Musikalaemakumeen lan-eskubideak eta -duintasuna aldarrikatzen ditu, eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du. Nobedade gisa, gain-tituluak egonen dira

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.