Navartur Nazioarteko
Turismo Feria Baluartera bueltatuko da aurten berriz ere, otsailaren 24tik 26ra hain zuzen ere. Hiru egunez, eta 200 erakustoki ingururen partaidetzarekin, hamazazpigarren edizioa betetzen duen Azoka honek mundu guztiko herrialde ezberdinetarako 500 bidai aukera aurkeztuko die bisitariei,
Zure ametsak errealitate bilakatzen ditugu lelopean. Navartur-en bisitariek Espainiako, Europako nahiz mundo osoko toki liluragarriak ezagutu, hitzaldietan parte hartu, beste herrialdetako gastronomia dastatu edo folklore ikuskizunekin gozatu ahalko dute, Azokak eskaintzen duen
EGITARAUA zabalari esker. Feria 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era egongo da zabalik hilak 25ean eta 26an, eta otsailaren 26an, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Sarrerak
www.navartur.es helbidean doan eskura daitezke, edota feriaren sarreran bertan 3 euro ordainduz.