Santas Pascuas Jaialdia Morganen kontzertuarekin bukatuko da gaur

2022ko, urtarrilaren 17a
Santas Pascuas Jaialdiaren seigarren edizioaren azken hitzordua Baluarten ospatuko da gaur, arratsaldeko 20:30ean, Morgan taldearen kontzertuarekin. Ia bi urtez agertokirik zapaldu gabe egon ondoren, Morgan bueltan da The River Tour birarekin estudioko hirugarren lana aurkezteko: The River and the Stone. 2020an konfinamenduaren ondoren hasi zituzten hamar abestik osatzen dute Morganen estudioko album berria. Sarrerak 28, 31 eta 34 eurotan www.baluarte.com web-gunean eta Baluarteko txarteldegian eskura daitezke. COVID ZIURTAGIRIA ESKATUKO DA.
 
Bai jendeak bai kritikariek gehien maitatzen zituzten taldeetako bat zen dagoeneko. Kontzertu askotako  sarrerak agortzea lortzeaz gain (Circo Price antzokiko bi kontzertuak, esaterako) eta Irlandan eta Erresuma 
Batuan jotzeaz gain, musika independentearen bost sari jaso zituzten, hala nola artista onenari, album onenari eta urteko zuzeneko onenari. 2019a ezin hobeki amaitu zuten: ondoz ondoko bi gau bete zituzten La Riviera aretoan Air itzuliari agur esateko.
Santas Pascuas Jaialdia Morganen kontzertuarekin bukatuko da gaur

BERRIAK BALUARTE

Sanferminetan Baluarteko txartel-leihatila 20:00etatik 23:00etara irekita egongo da

Uztailak 9an, zabalik egongo da baita goizez ere, eta hilak 18tik aurrera goizeko ordutegia berreskuratuko du

Baluartek San Fermin Kantu Zaharren Bazkaria hartuko du datorren astean

Uztailak 9an izango den tradiziozko euskal festa honetan bazkaria egongo da eta ondoren mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte

Hedabideek Sanferminetan erreferentzia-puntua dute Baluarten

Nazioarteko Prentsa Bulegoak Nafarroako, nazioarteko eta atzerriko hedabideen beharrei erantzuna ematen die ekainaren 29tik uztailaren 15era Baluarteko Prentsa Aretoan

Angel Martinek '103 Noches' bakarrizketa Iruñeko auditorioan azaroaren 27an aurkeztuko du

Konfinamendu garaian sortua, umorezko ikuskizuna Baluarten eskainiko du komikoak 19:00etan

'Turrillas Sinfónico' ikuskizuna datorren astean helduko da Baluartera Sanferminen gelaurre bezala

Musika emanaldia uztailaren 4an izango da, 20:00etan, Sinfonía Navarra eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik

Baluarte Fundazioaren 2022-2023 Denboraldi Nagusiko abonu eta sarreren salmenta egitaraua eta prezioak

Egitarauak musika klasikoa, lirika eta dantza 9 izenburu eskainiko ditu Baluarten, urriak 20tik maiatzaren 5era

Baluarteko terrazak RoofTop Cinema zikloa uztailan hartuko du bederatzigarren urtez

Lau road movie proiektatuko dira jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin, 22:15ean Baluarten. Sarrerak 6 eurotan eskura daitezke eta abonuak, 20 eurotan

Baluarte, Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarreren saltokia

Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 23. edizioa uztailaren 15etik 31ra izango da eta txartelak leihatilan eta online bidez eskura daitezke

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.