Antzeztutako opera Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusira bueltatuko da, otsailak 4an eta 6an, Giusseppe Verdiren Un ballo in maschera-rekin. Italiar musikagilearen lan garrantzitsuenetakoa den hau, benetako gertakari batean inspiratuta dago: Suediako Gustavo III.a erregearen hilketa maskara-dantzaldi batean, Stockholmen, 1792an. 30 urtetik beherako pertsonek emanaldirako sarrerak prezio bereziekin eskuratu ahal dituzte. Zehazki, edozein unetan txartelak %20eko beherapenarekin erosteko aukera dute, 24, 37 eta 50 eurotan; eta emanaldia baino hiru egun lehenagotik, %70eko deskontuarekin, 9, 14 eta 19 eurotan. Gazte ticket hauek soilik Baluarteko txarteldegian eskura daitezke (baldin eta sarrerarik badago). 14 urte artekoek NANa edo beste identifikazio bat aurkeztu beharko dute; 14 urtetik gorako pertsonek, Gazte Txartela nahitaez erakutsi beharko dute.
Uztailak 9an, zabalik egongo da baita goizez ere, eta hilak 18tik aurrera goizeko ordutegia berreskuratuko du
Lau road movie proiektatuko dira jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin, 22:15ean Baluarten. Sarrerak 6 eurotan eskura daitezke eta abonuak, 20 eurotan
FSOk Krypton aurkeztuko du, heroi eta superheroien filmen musika onenarekin, Baluarteko Areto Nagusian. Sarrerak, 42 eta 58 euro bitartean
Uztailak 9an izango den tradiziozko euskal festa honetan bazkaria egongo da eta ondoren mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte
Nazioarteko Prentsa Bulegoak Nafarroako, nazioarteko eta atzerriko hedabideen beharrei erantzuna ematen die ekainaren 29tik uztailaren 15era Baluarteko Prentsa Aretoan
Konfinamendu garaian sortua, umorezko ikuskizuna Baluarten eskainiko du komikoak 19:00etan
Musika emanaldia uztailaren 4an izango da, 20:00etan, Sinfonía Navarra eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik
Egitarauak musika klasikoa, lirika eta dantza 9 izenburu eskainiko ditu Baluarten, urriak 20tik maiatzaren 5era