'Zientzialari Ilustratuak' erakusketa Baluarten izango da otsailaren 28ra arte

2023ko, otsailaren 15a
 
Zientzialari Ilustratuak erakusketa Baluarten bisita daiteke jada, heldu den otsailaren 28ra arte. SINAIko (Nafarroako I+G+b Sistema) proiektuetako 14 zientzialari eta ikertzaile liderrekin hitz egin ondoren 2022an 12 artista grafikok sortutako 12 artelanak erakutsiko ditu Baluarten. Proiektu honen helburua SINAIko emakume zientzialari eta ikertzaile guztien lana omentzea eta ikusaraztea da, erreferente sozial berriak sortzea, STEM bokazioak sustatzea eta SINAI artearen ikuspegitik gizarteari ezagutaraztea.
 
Publiko guztiei irekitako erakusketa honen helburua zientzia eta gizartea gehiago hurbiltzea da, azken horrek zientzialari horiek eta haien ikerketak artista grafikoek sortutako oroitzapenen bidez ezagutu ahal izan ditzan. Ekimenean parte hartzen duten SINAIko zientzialariak Nafarroako Gobernuak finantzatutako eta ADItech-ek koordinatutako I+G+Bko lankidetza-proiektuen IPak (ikertzaile nagusiak) dira: Edurne Baroja (CSIC), Maite Herráiz (UNAV), Pilar Herrera eta Tania Jorajuría (AIN), Eva Almirón (UNAV), Sandra Hervás eta Begoña López (CIMA), Cristina Salazar (LUREDERRA), Marisol Aymerich (CIMA), Uxua Pérez de Larraya eta Maite Aresti (NAITEC), Estíbaliz Larrainzar (UPNA), Kizkitza Insausti (UPNA), Jaione Bengoechea (CENER) eta Idoia Ariz (UPNA).
 
Ekimenean parte hartzen duten ilustratzaileak Espainiako geografia osoko artista ezagunak dira: Leire Urbeltz, Miren Asiain, Lidia Cao, María Picasso i Piquer, Maite Mutuberria, Alba Casanova, Ana Galván, Rebeca Losada, Nuria Riaza, Flavita Banana, Coco Dávez, Sonia Pulido.
 
2022an, hilero, artisten eta zientzialarien arteko elkarrizketa bisual horien emaitza den ilustrazio bat estreinatu zen. Proiektua Leire Urbeltz artistak egindako pieza eskultoriko batekin osatu zen, proiektuaren kontzeptu osoa biltzen duena.
'Zientzialari Ilustratuak' erakusketa Baluarten izango da otsailaren 28ra arte

BERRIAK BALUARTE

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bere bederatzigarren programa aurkeztuko du Baluarten martxoaren 30ean

Transformazioak izeneko kontzertuan, Marko Letonjak Stravinsky, Saariaaho eta Dvořáken lanak zuzenduko ditu

Juan Carlos Ortegak 'Las Noches de Ortega Show' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du urriaren 7an

Irrati-umorearen ikono bat den honen emanaldia Ganbera Aretoan arratsaldeko 20:00etan izango da

Baluartek Mocedades taldearen emanaldia hartuko du apirilaren 22an

Bilboko taldeak, Los Panchosekin batera, 50 urte baino gehiagoko ibilbide musikala ospatuko du kontzertuan

Miguel Povedak X. Flamenco on Fire jaialdia irekiko du larunbatean

Flamenko kantariak Cantes y poemas del cante jondo aurkeztuko du 20:00etan Areto Nagusian

Punto de Vista 2023 Jaialdirako atzerako kontaketa hasi da

Martxoaren 27tik apirilaren 1era izango den Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren egoitza nagusia Baluarten egongo da berriz ere

Baluartek 'GHOST, musikala' hartuko du apirilaren 13tik 16ra

Musikal Onenaren Broadway World Spain 2020 Saria jaso du, eta David Bustamante eta Ricky Merino dira ikuskizunaren protagonistak, Samen rolean txandakatuz

Vinofest Navarraren uzta berria, Baluarten

Hitzordua apirilaren 14an eta 15ean Erakusketa Aretoan izango da eta bertan Nafarroako 20 upeltegi partaide ingururen ardo zuri, gorri eta beltzak dastatzeko aukera dago

Zirkuak eta musika klasikoak Baluarte Txiki programan bat egingo dute larunbatean

Baluarte Fundazioaren familia-programaren azkenaurreko proposamen hau hari laukote, zirku artista eta narratzailearentzako kontzertu eszeniko bat da

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.