縌uieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
2021/22 Denboraldia 4. Kontzertua: 'Maisuaren itzulera'
30 abendua, osteguna 19:30etan. Areto Nagusia

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Oliver D韆z


KONTZERTUA ATZERATZEN DA

Baluarte Fundazioak Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 2021-22 denboraldiko laugarren abonamendu programa -Maisuaren itzulera- atzeratzea erabaki du talde artistikoko hainbat kidek COVID-19an positibo eman ondoren. Kontzertuan Emilio Arrietaren San Franco de Sena zarzuelaren berrestreinaldia eskaini behar zuten Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Alejandro Roy eta Beatriz Díaz bakarlariek, eta AGAOko abesbatzak, Óliver Díaz maisuaren zuzendaritzapean. Nahi dutenek, sarreren zenbatekoaren itzulera eska dezakete.

-------

XIX. mendeko musikagintza espainolaren erabateko ardatza izanik, Emilio Arrietak hamarkadetan lan egin zuen opera espainol peto-petoa errotzearen alde, Madrilgo publikoaren aurrean San Franco de Sena bere zartzuela 1883an aurkeztu zuenean. Sekulako arrakasta izan zuen, baina lana ez zen berriz ere interpretatu. Gaur egun arte. Izan ere, merezi bezala berraztertu eta berrargitaratua, gure orkestrak eta AGAOko abesbatzak berrestreinatuko dute. Horra hor omenaldia nafar maisuari, irrika handiz espero bezalakoa, bere jaiotzaren bigarren mendeurrenean.

PROGRAMA

Emilio Arrieta (1821-1894)
San Franco de Sena *
Drama lirikoa hiru ekitalditan / Zarzuela
   *Edizio kritikoaren erabateko estreinaldia

Franco · Alejandro Roy, tenorra
Lucrecia · Beatriz Díaz, sopranoa
Federico · Ángel Ódena, baritonoa
Mantso · Manuel Fuentes, baritono-baxua
Dato · Julen Jimenez, tenorra
Lesbia · Itsaso Loinaz, tiplea

Patricio Poncela, narratzailea
 
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Operaren Lagunak Gayarre Elkarteko abesbatza lirikoa (AGAO)
Aizaga abesbatzaren parte-hartzearekin
Óliver Díaz, zuzendaria

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.