Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
Irueko Gazte Orkestraren kontzertua
20 azaroa, larunbata 19:30etan. Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Irueko Gazte Orkestra

'Oparitzen dizut'

Programa honetan Iruñeko Gazte Orkestrak ganbara musikaren hainbat ezaugarri argitaratzen ditu, XIX. mendeko errepertorioaren bitartez.
 
Lehenengo obrarekin, hari instrumentuetarako Holberg Suite-a, energiaz gainezka irekitzen dugu kontzertua, Griegen musika eskandinabiarrarekin. Berez pianorako idatzia, pieza honek suite barroko baten itsura du, eta honengatik mugimendu neoklasizistaren parte da. Bakarlarien eta tuttiaren artean, obra honek harizko instrumentuen aspektu liriko eta dinamikoak aztertzen ditu.
 
Bere Haizezkoen Serenatan, Dvorak-ek Rokoko garaiko estiloa eta jauregiak dakarzkigu gogora, melodia eta erritmo eslaboniarren bitartez. Kolorez beteriko maisulana dugu hau, non haizezko instrumentu bakoitzak distira egiten duen.
 
Sigfrieden Idilioarekin isten dugu programa, ganbarako orquesta osoarekin. Baina Richard Wagnerren errepertorio dramatiko ezaguna ez bezala, pieza goxo hau intimitateari kantu bat da. Konpositoreak bere emazte Kosima maiteari egindako urtebetetze opari bat izan zen, lasaitasuna aurkitu zuen urte bakarrenetak, Luzerna lakuaren ertzetan.
 
 
PROGRAMA

E. Grieg
Hari instrumentuetarako Holberg Suitea
 
A. Dvorak
Haize-instrumentuetarako Serenade
 
R. Wagner
Siegfried Idyll
 
 
Iruñeko Gazte Orkestra
Mirari Etxeberria Guerrero, zuzendaria